Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Mobilizazioak eta greba mehatxua EAEko itunpeko eskoletan

Ekonomia

Lan gatazka

Mobilizazioak eta greba mehatxua EAEko itunpeko eskoletan

agencias | redacción

2017/12/05

Sindikatuek Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako lan-hitzarmena blokeatzea leporatzen diete patronalei. Ikastolak lan-hitzarmen horretatik kanpo daude.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

EAEko itunpeko eskoletan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT) mobilizazioak iragarri dituzte lan-hitzarmena hobetzeko, eta ohartarazi dute grebara joko dutela eguberrien ostean, euren eskaerak baztertzen badira.

Sindikatuek Bilbon emandako prentsaurreko batean salatu dutenez, Kristau Eskola eta Izea patronalek blokeatuta dute Gizarte Ekimeneko Ikastetxeetako lan-hitzarmenaren negoziazioa. EAEko itunpeko eskolen % 70 daude hor sartuta; ikastolak, ez.

Zentro horietan 9.000 langile inguru daude, eta 2008-2009ko lan-hitzarmena dute.

Sindikatuek uste dute patronalek, "zortzi urte eta 36 elkarrizketa mahairen ostean", ez dietela aldarrikapenei erantzuten eta euren estrategia negoziazioa "edukirik gabe luzatzea" dela.

Aurreko astean eten egin zen negoziazio mahaia. Sindikatuek mahai horretan esan zuten erosteko ahalmena galdu dutela azken urteetan, enpleguari eutsi behar zaiola, sektore prekarioenen baldintzak hobetu behar direla eta "ordu gehigarriak" behar dituztela eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.

Mobilizazioak

Testuinguru horrekin, sindikatuek elkarretaratzea deitu dute datorren abenduaren 13rako Bilbon, eta EAEko hiru hiriburuetan egingo dute protesta hilaren 19an.

Patronalek aldarrikapenei muzin eginez gero, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek mobilizazioak areagotuko dituzte, greba egitea baztertu gabe.

Gogoratu behar da sare publiko ez unibertsitarioan ere protestak egiten ari direla, eta hilaren 12an greba egingo dutela ELAk, LABek eta Steilasek deituta.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena