Ekonomia -

Bilera Madrilen

Gutxieneko soldata 2020an 850 eurora arte igotzea adostu dute

Lanbide arteko gutxieneko soldata 2018an % 4 igotzea adostu dute Espainiako Gobernuak eta eragileek, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun.

Gutxieneko soldata igoera lantzeko bilera
Gutxieneko soldata igoera lantzeko bilera
Gutxieneko soldata igoera lantzeko bilera

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lanbide arteko gutxieneko soldata 2020an 850 eurokoa izatea adostu dute gaur Fatima Bañez Enplegu ministroak, patronalak eta sindikatuek.

Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin eta Juan Rosell eta Antonio Garamendi CEOEko eta Cepymeko presidenteekin bildu ondoren, Bañezek jakitera eman duenez, bileran lanbide arteko gutxieneko soldata 2018an % 4 igotzea adostu dute, 14 ordainsaritan 735,9 eurora arte. Gutxieneko soldata 707,6 eurokoa da egun.

Horrekin batera, 2020an gutxieneko soldata 850 eurokoa izateko “igoera progresibo” bat adostu dute aldeek. Igoeraren erritmoak datozen egunetan aztertuko dituzte.

2020an 850 eurotara heltzeak, urtean 11.900 euro, 2017ko gutxieneko soldatarekin alderatuta % 20ko igoera suposatuko luke, eta ia % 30ekoa 2016koarekin konparatuta.

2018ko % 4ko igoerak 533.978 langileri eragingo die, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean afiliatutako % 3,5i, Bañezek azaldu duenez.

Emakumeak, atzerritarrak eta kualifikazio gabekoak

Errege-dekretu proiektuko memoriaren arabera, gutxieneko soldataren igoerak emakumeei, atzerritarrei eta kualifikaziorik gabeko langileei eragingo die gehienbat, aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialak dituztelako.

2018rako gutxieneko soldata egunean 24,53 eurotan finkatzen du dekretuaren zirriborroak, hilero 735,9 euro eta 10.302 euro urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen albistea CCOO UGT Langileen Batasun Orokorra Lansariak CEOEri buruzko albisteak