Ekonomia -

greba mugagabea

Bilboko TAOko langileen grebak ez du gutxieneko zerbitzurik izango

Bilboko TAOko langileen greba mugagabea urtarrilaren 2an hasiko da, gutxieneko zerbitzurik gabe.

TAOko langile batek txartelak egiaztatzen, Bilbon. Argazkia: EiTB.
TAOko langile batek aparkatutako ibilgailuen txartelak egiaztatzen, Bilbon.
TAOko langile batek txartelak egiaztatzen, Bilbon. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko TAOko langileen greba mugagabeak ez du gutxieneko zerbitzurik izango, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Greba urtarrilaren 2an hasiko da.

Eysa-Cycasa Bilboko TAOa (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) kudeatzen duen enpresak Enplegu Sailari gutxieneko zerbitzuak ezartzeko eskatu dion arren, Eusko Jaurlaritzak eskaera ukatu du, ostiral honetan egindako adiskidetze-ekitaldian.

Javier Escobar enpresa batzordeko presidentearen esanetan, aparkamenduaren tarifa ordenamendua ez da onura publikoko zerbitzua, ospitaleak edo garraio publikoa, esaterako, izan daitezkeen bezala.

Horrela, eskaera atzera bota dute, eta datorren urtarrilaren 2an, asteartea, greba mugagabea hasiko dute langileek, gutxieneko zerbitzurik gabe.

Diziplinazko espediente baten bidez zazpi lankide kaleratu eta gero, lan hitzarmenaren inguruko negoziazioak bertan behera gelditu direla esan du enpresa batzordeak, eta horregatik ere, greba mugagabea hasiko dute urtarrilaren 2an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo berriak Eusko Jaurlaritza berriak Grebak albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Aparkamendu arautua Euskadin