Ekonomia -

Lana

147 lanpostuko lan eskaintza publikoa onartu du Gasteizko Udalak

Guztira, 2018an zehar 400 funtzionario lanpostu baino gehiago eskainiko ditu Arabarako hiriburuaren Udalak deialdi-sorta batean.

Lan eskaintza publiko baten probak, Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE
Lan eskaintza publiko baten probak, Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE
Lan eskaintza publiko baten probak, Gasteizen. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

147 lanpostuko lan eskaintza publikoaren deialdi bikoitza onartu du gaur Gasteizko Udal Gobernuak: 69 plaza goi eta erdi mailako titulazioak dituzten pertsonentzako, eta beste 78 otsailean onartuko dituzte.

Gainera, Udaltzaingoan 23 lanpostuko lan eskaintza publiko berri bat egiteko tramiteak hasiko dira urtarrilean eta, 2018ko lehen seihilekoan, beste lan eskaintza bat bultzatuko dute, ia 250 lanposturekin, Gorka Urtaran alkateak gaur iragarri duenez. Guztira, 2018an zehar 400 funtzionario lanpostu baino gehiago eskainiko ditu Udalak deialdi-sorta batean.

Udalak azaldu duenez, Urtaranek duela sei hilabete iragarritako “lan eskaintza sortan” kokatu beharreko deialdiak dira, “ hiru urteko epean enpleguaren behin-behinekotasuna % 37tik % 10era murrizteko erronkaren baitan”.

Aukeraketa prozesu bakarra

Nahiz eta deialdi bikoitza izan, lan eskaintza publikoak hautaketa prozesu bakarrean egingo dituzte 2018an.

Udal Gobernuak gaur onartutako lehen deialdian, besteak beste, administrazio orokorreko 4 teknikari, 5 ingeniari tekniko, 5 arkitekto, 7 gizarte-langile, 7 kudeaketa teknikari eta 2 ekonomialari lanpostu eskainiko dituzte.

2018an beste lan eskaintza bat egingo dute pertsonal administratiborako 250 lanposturekin eta Udaltzaingorako beste bat, 23 plazarekin. 23 udaltzain berrien deialdia aurrera eramateko tramiteak urtarrilean hasiko direla iragarri du Gorka Urtaranek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala berriak Lana berriak Ekonomia Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Enplegu Eskaintzak 2024