Ekonomia -

Ituna

NUPen finantziazioa 2020ra arte bermatzeko hitzarmena sinatu dute Nafarroan

Horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurrekontuetatik 2018an 57,6 milioi euro jasotzea adostu dute, beste 60 milioi 2019an eta 62,7 2020an.

Maria Solana Hezkuntza kontseilaria eta Alfonso Carlosena NUPeko errektorea. Argazkia: EFE
Maria Solana Hezkuntza kontseilaria eta Alfonso Carlosena NUPeko errektorea. Argazkia: EFE
Maria Solana Hezkuntza kontseilaria eta Alfonso Carlosena NUPeko errektorea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zentroa finantzatzeko akordioa sinatu dute gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Foru Gobernuak. Horrela, epe ertainera antolatzeko “lasaitasuna” izango du unibertsitateak; izan ere, 2018-2020 eperako kontuak adostu dituzte aldeek.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta Alfonso Carlosena NUPeko errektoreak prentsaurrekoan azaldu dutenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurrekontuetatik 2018an 57,6 milioi euro jasotzea adostu dute, 60 milioi 2019an eta 62,7 2020an. Hala ere, zenbatekoak urtero eguneratuko dituzte, aldagai batzuen arabera.

Gaurkoa “egun handia” dela azpimarratu du Solanak. Kontseilariaren ahotan, unibertsitateak urteetan zehar “eskatutako eta aldarrikatutako nahi” bat betetzea lortu du Gobernuak. Horrela, irakaskuntza, ikerketa eta nazioartekotze ekimenak antolatzeko gaitasun handiago izango du NUPek, Solanak erantsi duenez.

Unibertsitatea urte bat baino gehiago finantzatzeko akordioa eta diruaren zati bat helburu batzuk betetzeari lotzea txosten ezberdinetan jasotako gomendioak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Nafarroako Unibertsitate Publikoa albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntzako albisteak 2024