Ekonomia -

Lan istripua

Langile bat hil da Bilboko Portuan uretara erorita

54 urteko behargina A-1 kaian ari zen lanean, gidatzen zuen 'fenwich'a (orga jasotzailea) uretara jausi denean.

Lan-istripua Bilboko Portuan. Argazkia: Iker Salgado.
Lan-istripua Bilboko Portuan.
Lan-istripua Bilboko Portuan. Argazkia: Iker Salgado.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur goizean Bilboko Portuan, Santurtzin (Bizkaia), uretara erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Langileak 54 urte zituen, Santurtzikoa (Bizkaia) zen eta Montajes Eléctricos Gerpe enpresarentzat lan egiten zuen.

Ezbeharra 09:45 aldera jazo da. Behargina A-1 kaian zegoen, itsasontzi baten garabia garbitzen. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, gidatzen ari zen orga jasotzaile bat uretara jausi da.

Langilea uretatik atera ondoren, osasun langileak hura suspertzen saiatu dira, baina medikuak haren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

 

 

Osalanek ikerketa abiatu du istripua argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Santurtzi Zer gertatu da gaur Bizkaian? Lana albisteak Bilboko Portua albisteak Ekonomia berriak Albisteak