Ekonomia -

Bidaien balantzea

Metro Bilbaok 88.172.137 bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 1,22 gehiago

Abenduaren 21a, San Tomas eguna, izan zen bidaia gehieneko eguna, eta Aste Nagusiko bigarren larunbata, abuztuaren 26a, berriz, bidaia gehieneko gaua.

Metro Bilbao. Argazkia: EiTB.
Metro Bilbao. Argazkia: EiTB.
Metro Bilbao. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok 88.172.137 bidaiari izan zituen 2017an, 2016an baino % 1,22 gehiago, urte horretan 87.105.288 bidaiari izan baitzituen. Bestalde, bidaiarien kopuruak % 2,76 egin du gora urte hasierako lehen egunotan, Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak ostegun honetan prentsaurrekoan jakinarazi duenez.

Azken bi urteen arteko datuak alderatuta, "2017an lanegun gutxiago egon ziren, 2016a bisurtea izan baitzen", esan du Arruebarrenak. Gainera, "iaz larunbat bat gutxiago egon da". Hala ere, egutegia txarragoa izan arren, emaitzak "hobeak" izan direla esan du.

2017ko mugarrien artean, Arruebarrenak honako hauek aipatu ditu: apirilaren 8tik 3. Lineak egindako ekarpena (719.057 bidaiari); apirilaren 8tik Zazpikaleak geltokian izan ziren garraio-aldaketak (2.002.844); abenduaren 21a, San Tomas eguna, izan zen bidaia gehien izan zituen eguna (380.180); Aste Nagusiko bigarren larunbata, abuztuaren 26a, izan zen bidaia gehien izan zituen gaua (94.222); tarterik erabiliena, urtean osoan zehar, Abando eta Santutxu artekoa izan zen (711.031); ordurik jendetsuena 14:00ak eta 15:00ak bitartekoa izan zen (6.838.198); eta, azkenik, Zazpikaleak (6.388.736), Moyua (6.321.198) eta Abando (6.214.693) izan ziren geltoki erabilienak.

Zerbitzuaren kalitateari dagokionez, 2017an elkarrizketatutako bidaiarien % 97 "pozik edo oso pozik" agertu dira Metro Bilbaoren zerbitzuekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo berriak Metro Bilbao bideoak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Zazpikaleak azken ordukoa Bidaiak azken ordukoa