Ekonomia -

Langabezia

1.704 langabe gehiago zenbatu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian

Guztira, 164.983 pertsona daude lan barik Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan.

Lanbideren bulego bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Lanbideren bulego bat. EiTB
Lanbideren bulego bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoetako bulegoetan izena emanda dauden langileen kopuruak gora egin du urtarrilean. Zehazki, aurreko hilean (2017ko abendua) baino 1.704 langabe gehiago zenbatu dituzte. Guztira, 164.983 pertsona daude lan barik Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan.

2017ko urtarrileko datuekin alderatuta, ordea, langabeziak behera egin du: 15.336 pertsonak topatu dute lana.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Nafarroan igo da gehien langabezia: 925 langabe gehiago zenbatu dituzte (aurreko hilean baino % 2,95 gehiago). Araban, 300 pertsonak galdu dute lana (% 1,45 gehiago), eta Bizkaian, 469k (% 0,64 gehiago). Gipuzkoan izan da hazkunde apalena: 10 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 0,03 gehiago), iazko abenduko datuekin alderatuta.

2017ko urtarrileko datuekin alderatuta, berriz, lurralde guztietan izan da beherakada: Nafarroa (% 11,12), Gipuzkoa (% 10,17), Araba (% 8,09) eta Bizkaia (% 6,45).

Estatuan, gora egin du langabeziak, 2017ko abenduan baino 63.747 langabe gehiago zenbatu dituzte urtarrilean. Guztira, 3.476.528 pertsona daude lan barik Estatuan. 2015etik urtarrilean izan den gorakadarik handiena izan da honakoa.

Gizarte Segurantzan afiliatuak

Gizarte Segurantzak afiliatuak galdu ditu urtarrilean Hego Euskal Herrian, 2017ko abenduko datuekin alderatuta, baina irabazi egin ditu, 2017ko urtarrilekoekin erkatuta. Hala, batez beste 935.931 eta 271.562 afiliatu zeuden EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. EAEn, % 0,85 egin du behera afiliatuen kopuruak abenduko datuekin alderatuta, eta % 2,16 egin du gora iazko hilabete berekoekin alderatuta. Nafarroan, gora egin du afiliatuen kopuruak, 2017ko urtarrilean baino % 3,60 gehiago zenbatu baitituzte oraingoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Ekonomia 2024 Albisteak