Ekonomia -

Hitzarmen kolektiboa

Sindikatuek martxoaren 20rako greba deitu dute itunpeko hezkuntzan

Negoziatzeko “batere borondaterik” ez izatea leporatu diete sindikatuek Kristau Eskola eta AICE patronalei. Negoziazioa 2010ean hasi zen eta 36 aldiz bildu dira.

Sindikatuetako ordezkarien prentsaurrekoa Bilbon. Irudia: EiTB
Sindikatuetako ordezkarien prentsaurrekoa Bilbon. Irudia: EiTB
Sindikatuetako ordezkarien prentsaurrekoa Bilbon. Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itunpeko eskoletako (ikastolak kenduta) 9.000 langile baino gehiago martxoaren 20an greba egitera deitu dituzte ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko.

Iragan azaroan negoziazio mahai hautsi ondoren, mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute sindikatuetako ordezkariak Bilbon.

Negoziatzeko “batere borondaterik” ez izatea leporatu diete sindikatuek Kristau Eskola eta AICE patronalei. Negoziazioa 2010ean hasi zen eta mahaia 36 aldiz bildu da.

Egoeraren aurrean, mobilizazioak areagotzea erabaki dute. Horrela, martxoaren 20an itunpeko ia 200 ikastetxeak gelditzeko asmoa dute.

Euskadiko ikasle ez unibertsitarioen % 35 zentro horietan ikasten ari dira, eta gatazkak eragingo die.

Manifestazioa

Greba baino lehen, otsailaren 22an manifestazioa egingo dute Bilbon. Euskadi osoko langileek parte hartzea espero dute sindikatuek.

Sindikatuetako ordezkariek negoziatzeko eskatu diete patronalei, bestela ikasturteko hirugarren hiruhilekoan mobilizazioak areagotzeko mehatxu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB albisteak Grebak EAE Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Hezkuntza sistemako albisteak Manifestazioak gaur Sindikatuen azken ordukoa