Ekonomia -

Martxoak 8

Sindikatuen gehiengoak martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaia sindikatuek lau orduko lanuzteak deitu dituzte eta grebara jotzeko arrazoi ugari dagoela gogoratu dute.

Euskal sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EiTB
Euskal sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EiTB
Euskal sindikatuetako ordezkariak. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8an deitu duen greba feministarekin bat egin du sindikatuen gehiengoak.

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaia sindikatuek lau orduko lanuzteak erregistratu dituzte Bilboko Lan Ordezkaritzan.

Lanuzteak goizean (11:00etatik 15:00etara) eta arratsaldean (18:00etatik 22:00etara) izango dira.

Mugimendu Feministak deitutako greba enpresa mundutik harago joango da. Horrela bada, zaintza alorrean, ikastetxeetan eta kontsumo esparruan ere egingo dituzte lanuzteak. Emakumeek planto egitea nahi du Mugimendu Feministak.

Leire Txakartegi ELAko buruzagiak esan du lantokietan lanuzteak deituta emakumeak grebara eta mobilizazioetan parte hartzera animatu nahi dituztela, greba feministak arrakasta izan dezan.

Txakartegik gogora ekarri du "arrazoi ugari" dagoela grebara jotzeko: "Enpresetan, prekarietatea eta emakumeen eta gizonezkoen soldaten arteko ezberdintasuna; eta esparru pribatuan, indarkeria matxista eta errekonozimendurik gabeko zaintza lanak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Eusko Langileen Alkartasuna Langile Abertzaleen Batzordeak Grebak gaur Lana berriak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Albisteak Sindikatuak Feminismoa ESK sindikatuaren azken ordukoa Martxoak 8