Ekonomia -

Zartakoa Dow Jonesen

Europako burtsak goraka, atzoko suspertze arinaren ondoren

% 2,3ko igoerarekin itxi zuen saioa Wall Streetek, azken egunetan izandako galerak apur bat errekuperatu zituen.

Agente bat New Yorkeko burtsan, atzo. Argazkia: EFE
New Yorkeko burtsa. EFE
Agente bat New Yorkeko burtsan, atzo. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako burtsek goranzko joerarekin ekin diote asteazkenari, azken egunotan izandako ziurgabetasuna eta aldakortasuna atzean utzita. Asiako diru merkatuek ere positiboan amaitu zuten atzoko saioa, eta Wall Streetek, % 2,3ko igoerarekin.

Hala, Londreseko Burtsaren indize nagusia (FTSE-100) % 0,80 igo da gaur, 7.198,30 puntutan geratuta.

Frankfurteko DAX 30 indizea ere gorantz ekin dio saioari (% 0,69), 12.478,12 punturaino helduta.

Milango eta Parisko merkatuak % 115 eta % 0,89 igo dira saioaren lehen uneetan, hurrenez hurren.

Espainiako Burtsaren indizea, IBEX 35a, positiboan hasi du eguna, % 0,82ko igoerarekin, baina 10.000 puntura ezin helduta. Hori horrela, 09:00ak pasatxoan, 9.889,7 puntutan zegoen.

Jarraitu Burtsaren kotizazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Europa bideoak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea Burtsa gaur