Ekonomia -

lan-gatazka

Bilboko TAO zerbitzuko langileen protestak arazoak eragin ditu zirkulazioan

San Mameseko sarbidean zenbait gorabehera sortu ditu eguneko lehen orduan, enpresa eta langileen arteko bileraren aurretik.

OTA Bilbo manifestazioa
OTA Bilbo manifestazioa
OTA Bilbo manifestazioa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait eragozpen izan da San Mameseko sarbidean TAOko langileek egindako protestaren ondorioz, errei batzuk itxi eta AP-8ko sarbidea itxi egin behar izan baitute.

Horren ondorioz, ilara txikiak eta atzerapenak sortu dira goizeko lehen orduan.

Aurreko astelehenean ere, otsailak 5, Eysa-Cycasa TAO zerbitzua kudeatzen duen enpresako langileek protesta egin zuten, eta horrek ere zirkulazioan eragin zuen.

Bilboko TAOko langileak urtarrilaren 2az gero egiten ari diren greba mugagabearekin amaitzeko beste saiakera bat egingo dute gaur, astelehena, Eusko Jaurlaritzak bilera batera deitu baititu bi aldeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilboko azken albisteak Ekonomia 2024 Trafikoko web-kamerak Donostian Gaurko azken ordukoa TAO azken ordukoa