Ekonomia -

Finantzen Euskal Kontseilua

Ekarpenen lege-proiektua aurten onartuko du Eusko Jaurlaritzak

Finantzen Euskal Kontseiluak urteko lehen bilera egin du astearte honetan. 2017ko diru-bilketa datuak eta foru aldundien ekarpenen likidazioa itxi dituzte EAEko erakundeetako ordezkariek.

Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Argazkia: EFE
Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera. Argazkia: EFE
Ekarpenen legea aldatzea erabaki du Finantzen Euskal Kontseiluak

1:52

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekarpenen lege-proiektu berria aurten igorriko dio Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrari; izan ere, orain indarrean dagoen Ekarpenen Legea 2012an luzatu zuten.

Finantzen Euskal Kontseiluak urteko lehen bilera egin du astearte honetan. 2017ko diru-bilketa datuak eta foru aldundien ekarpenen likidazioa itxi dituzte EAEko erakundeetako ordezkariek.

Jakina zen bezala, 14.473,9 milioi euro bildu zituzten erakundeek, aurreko ekitaldian baino % 11,8 gehiago, 2016an baino 1.523,2 milioi gehiago.

Maiatzak 31

Bilera amaitu ondoren, maiatzaren 31 baino lehen Ekarpenen Lege-proiektu berria idazteko txostena prest izango dela jakitera eman du Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburuak.

Txostenean erakunde bakoitzaren (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak) finantziazio beharrizanak jasoko dituzte, bakoitzaren eskumenen arabera. Euskadiko Udalen Legeak txosten hori egitea aurreikusi zuen.

Ondoren, Gobernu Kontseiluak proiektua onartuko du, eta Eusko Legebiltzarrari igorriko dio.

Sailburuak azaldu duenez, Finantzen Euskal Kontseiluan ordezkaritza duten erakundeek “gogobete gabe utziko dituen zerbait azkar egin baino, lege on bat nahiago dute”.

Datu historikoak

Diru-bilketaren datu historikoak egiaztatu ditu Finantzen Euskal Kontseiluak. Horrela, Bizkaiak 7.500,5 milioi euro bildu zituen; 2016an baino % 11,7 gehiago; Gipuzkoak 4.670,2 (%11,3) eta Arabak 2.303,2 (% 13).

Hazkunde handia ez da bakarrik Euskadiko egoera ekonomikoaren hobekuntzaren ondorio izan soilik, Kupoa arautzeko akordioen emaitza baizik.

Horri esker, aldundiek Jaurlaritzari egindako ekarpenen likidazioa 9.833 milioi eurokoa izan zen iaz, aurrekontuetan aurreikusitakoa baino 729,8 milioi gehiago.

Ekarpenen ia 10.000 milioi horietatik, 4.981 Bizkaiko Ogasunetik (% 50,66) datoz, 3.234 (% 32,89) Gipuzkoatik eta 1.617 (% 16,45) Arabatik.

Eusko Jaurlaritzak jaso duen ia 730 milioi euroko finantziazio soberakin hori zorra murrizteko eta finantza aktiboak (434 milioi) areagotzeko, udalei laguntzeko neurrietan (91 milioi) eta hiru aldundien arteko doikuntza funtsean (10 milioi) erabiliko dutela azaldu du Azpiazuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Gaurko azken ordukoa