Publizitatea
X

Irratia zuzenean

1.080 euroko 'gutxieneko pentsioa' eskatu dute Nafarroako eta EAEko pentsiodunek

Ekonomia

Mobilizazioak

1.080 euroko 'gutxieneko pentsioa' eskatu dute Nafarroako eta EAEko pentsiodunek

Agentziak | Erredakzioa

2018/02/13

Era berean, “Babes eta Gizarte Segurantzako sistema propioa” sortzea aldarrikatu dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen plataformek.

  • Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon. Irudia: EiTB

    Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon. Irudia: EiTB

    Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon. Irudia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

1.080 euroko “gutxieneko pentsioa” eskatu diete Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako pentsiodunen plataformek Espainiako eta Nafarroako gobernuei eta Eusko Jaurlaritzari. Gainera, “pentsiodunen berrikusketan BEZa parekatzeko bermea” eta “Babes eta Gizarte Segurantza sistema propio bat” sortzea eskatu dute, “orain zein etorkizunean pentsio publiko duinak bermatzeko”.

Euskadiko eta Nafarroako pentsiodunen plataformetako ordezkariek prentsaurrekoa eman dute Bilbon, astearte honetan. Kolektiboa astelehenero egiten ari den mobilizazioak ez du “pentsioen % 0,25eko igoeraren aurka protesta egiteko helburua soilik, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzea baizik, Europako Gutun Sozialak gomendatzen duen bezala”.

Plataformen hitzetan, azkenaldian gertatzen ari diren pentsiodunen mobilizazioak “PSOEko eta PPko gobernu ezberdinek egindako pentsioen erreformen ondorio dira”.

Pentsiodunen kolektiboan “matxinada sentimendu” bat dagoela ziurtatu dute agiri batean, “pentsioen galerarekin erosteko ahalmena etengabe galtzen ari direlako, eta etorkizunean gauza bera, urtero % 0,25eko igoera batera mugaturik”.

Protestak

Bestalde, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako Pentsionistak Martxan plataformak otsailaren 22ko mobilizazioarekin bat egin du. Protesta Bilbon egin behar dute.

Gainera, otsailaren 19rako beste mobilizazio bat deitu dutela gogorarazi du plataformak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena