Ekonomia -

EBZ-ko presidenteordetza

De Guindos baino Irlandako hautagaia nahiago du Europako Parlamentuaren gehiengoak

Hala ere, Euroganberaren erabaki formala ez da otsailaren 27ra arte helduko. Bestalde, Eurotaldeak aukeratutako hautagaiaren inguruko iritzia otsailaren 19an emango du Europako Parlamentuak.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa Europako Parlamentuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Philip Lane Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidenteordea izateko hautagai irlandarra Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa baino “sinesgarriagoa” izan da bere agerraldian, Europako Parlamentuko talde politiko gehienen arabera. Aldi berean, Espainiako hautagaiarekiko “erreparoak” agertu dituzte alderdi batzuek.

“Bi hautagaiek aurkezpen ona egin dute. Lane gobernariaren agerraldia sinesgarriagoa izan dela uste dute talde politiko gehienek. De Guindos izendatzeko erreparoak azaldu dituzte alderdi batzuek”, adierazi du Roberto Gualteri Diru eta Gai Ekonomikoetarako Batzordearen presidenteak agiri batean.

Aurretiazko txosten bat da; izan ere, Euroganberaren erabaki formala ez da otsailaren 27ra arte helduko. Eurotaldeak aukeratutako hautagaiaren inguruko iritzia otsailaren 19an emango du Europako Parlamentuak.

Ondoren Euroganberak berretsi beharko du osoko bilkuran, martxoaren hasieran. Hala eta guztiz ere, Europako Parlamentuaren iritzia, EBZrena bezalaxe, ez da loteslea izango prozesuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EB Espainiako Gobernua bideoak Espainia bideoak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Europako Banku Zentrala