Ekonomia -

BALANTZEA

302 milioi irabazi zituen Kutxabankek 2017an, aurreko urtean baino %23,6 gehiago

Balantze positiboa azaltzerako garaian, ondorengo elementuak aipatu dituzte: merkatu finantzarioaren garapen ona, aseguruen aktibitatearen igoera, eta bezeroei kobratzen zaizkien komisioen igoera.

2017ko datuak aurkeztu ditu gaur Kutxabanek Donostian. Argazkia: EiTB.
Kutxabank. Argazkia: EiTB.
Kutxabankek Estatuko finantza-alorraren buru izaten jarraitzen du

1:22

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

302 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen Kutxabankek 2017an, aurreko urtean baino %23,6 gehiago, eta "hobetu egin ditu datuak esparru guztietan".

Kutxabankeko presidenteak eta CEOak 2017ko datuak argitara atera dituzte Donostian, Kursaalen, egiten ari diren batzar berezian. Bertan parte hartzen ari dira Kutxabaneko eta bere filialetako 500 zuzendaritza-karguak, eta Kutxabank zein Caja Surreko aholkulariak.

Finantza-erakundeak jakitera eman duenez, "kaudimenean duen lidertza berretsi du, %15,7ko CET1arekin, eta ratingeko hiru nazioarteko agentziek igo egin dituzte euren kreditu izendapenak, sistemako onenen parean jarriz".

Gaur emandako datuen arabera, "795 milioitan gutxitu du Kutxabankek zalantzazko aktiboetan zuen saldoa eta %4,9 gutxitu du berandutze-tasa, sektorearen batezbestekotik askoz ere baxuago kokatuz, eta, errentagarritasun nahiz efizientzia ratioak hobetuz".

Balantze positiboa azaltzerako garaian, ondorengo elementuak aipatu dituzte: merkatu finantzarioaren garapen ona, aseguruen aktibitatearen igoera, eta bezeroei kobratzen zaizkien komisioen igoera. Zehazki, %10 igo dira bezeroei kobratzen zaizkien komisioak: 379,56 milioi euro (2016an baino 35,7 milioi gehiago). "Merkataritza jardueraren intentsitateari esker -%17,3 igo dira kreditu hipotekarioak eta %29 enpresei ematen zaien finantzazioa-" ere lortu direla emaitza horiek Kutxabanek esanetan.

Irabazi garbien %50 banatzea proposatuko dio Kutxabankek Akziodunen Batzordeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Kutxabank berriak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea