Ekonomia -

EPAIA

Amiantoak kaltetutako langile ohi bati pentsioa igotzera zigortu dute Ercros

Emakumeari asbestosia diagnostikatu zioten 2013an. Errenteriako Productos Aislantes, S.A. enpresan lan egin zuen 12 urtez eta multinazionalak enpresa erosi zuenean beste 10 urtez segi zuen.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Ercros talde industriala zigortu du, eta amiantoak kaltetutako emakumezko langile ohi bati pentsioa igo beharko dio. 2013an asbentosia diagnostikatu zioten emakumeari, amiantoak eragindako gaixotasuna.

ELAk ohar bidez jakinarazi duenez, Errenteriako Productos Aislantes, S.A. enpresan lan egin zuen emakumeak 12 urtez —bere eginkizun nagusia autoentzako baterietarako amiantoz egindako tapak lixatzea zen— eta multinazionalak enpresa erosi zuenean beste 10 urtez jarraitu zuen lanean, kalitate-kontroleko zereginetan, 1982an enpresatik atera zen arte. 2013an lanbide-gaixotasunagatik ezintasun iraunkor osoa onartu zioten, hain zuzen ere, bi urte geroago epai irmoz berretsia izan zena.

Otsailaren 6ko epaiaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak langilearen eskaera onetsi du, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak segurtasun-neurri faltagatik enpresari ezarritako gainkargua berretsiz.

Oraindik irmoa ez bada ere, ELAk positibotzat jo du epaia, kausa gehigarrietan auzibidea jarraitzeko beta eman dezakeelako. Aldi berean, prozedura juridikoak ez luzatzeko dei egin die ELAk enpresei eta amiantoak kaltetutako pertsonei, berriz, borrokan jarraitzeko eskatu die. Halaber, amiantoaren kalteak aitortzeko eta ordaintzeko sistema bat sortzea eskatu du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Gipuzkoa Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Lana berriak Gaixotasunak argazkiak Ekonomia Errenteria albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen azken ordukoa