Ekonomia -

Martxoak 8

Adinekoen egoitzetan gutxieneko zerbitzuak % 50era murriztu dituzte epaitegiek

Horrela, ELA eta LAB sindikatuek Lan eta Justizia sailburuaren aginduaren aurka aurkeztu zuten helegitearen zati bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak.

Martxoak 8. Artxiboko irudia: EiTB
Martxoak 8. Artxiboko irudia: EiTB
Martxoak 8. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko (EAEAN) administrazioarekiko auzien salak gutxieneko zerbitzuak % 70etik % 50era murriztu ditu Martxoaren 8rako, baina bakarrik zahar-etxeetako langileen kasuan.

Hala ere, jateko ohiko ordutegian, 08:00etatik 10:30era eta 20:00etatik 22:00etara portzentajea % 10 areagotuko da.

Horrela, ELA eta LAB sindikatuek Lan eta Justizia sailburuaren aginduaren aurka aurkeztu zuten helegitearen zati bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Martxoaren 8rako deitutako greban oinarrizko zerbitzuak bermatzeko agindua igorri zuen Eusko Jaurlaritzak.

Gainera, menpekotasunen bat duten pertsonak % 70 baino gehiago diren zentroetan, egoitzetako beharginen gutxieneko zerbitzuak % 80tik % 70era murriztu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak.

ELAren eta LABen gainerako eskakizunak atzera bota ditu auzitegiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Gizartea albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuen albistea Feminismoa gaur Martxoak 8 EAEko Justizia Auzitegi Nagusia