Ekonomia -

Larunbatean, martxoak 17

Euskal gizartea manifestazio 'handi' batera deitu dute 'pentsio duinen' alde

Gasteizkoa kenduta (12:00etan), gainerako mobilizazioak arratsaldean izango dira: Bilbo (17:00), Iruñea eta Donostia (18:00).

Pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. EFE
Pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pentsiodunen aldarriekin bat egin eta manifestaziorako deia egin diote euskal gizarteari larunbaterako, martxoaren 17rako. Deitzaileek martxa "erraldoiak" dituzte helburu, azken hilabeteetako mobilizazioak gaindituko dituztenak.

Urtea hasi zenetik mobilizazio jendetsuak egin dituzte astelehenero pentsiodunek. Astero-astero honako aldarrikapenak eraman dituzte Hego Euskal Herriko kaleetara: pentsio duin, publiko eta bizi-kostuaren araberakoak; gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta pentsioen sistemaren erreforma egitea.

Asteek aurrera egin ahala, are jendetsuagoak izan dira protestak. Euren ustez, Espainiako Gobernuak 2018rako ezarritako igoera, % 0,25koa, "adar jotze" bat da.

Martxoaren 17ko deialdiak harago joan nahi du: "herritar guztiak" deitu dituzte mobilizaziora, batez ere gazteak. "Gu laster joango gara beste mundura, eurak hemen geratu dira", argudiatu dute antolatzaileek. Hori horrela, gehiengoarentzat aproposa den eguna —larunbata— eta ordua aukeratu dute: martxa guztiak, Gasteizkoa kenduta (12:00), arratsaldean izango dira.

Arabako hiriburuan izango dira goiztiarrenak; Artiumen da hitzordua:

 

 

Bilbon, 17:00etan abiatuko da manifestazioa, Udaletxetik. Udaletxeko zubitik honako ibilbidea egingo du: Ibañez de Bilbao kalea, Mazarredo zumarkalea, Kale Nagusia eta Jesusen Bihotza plaza.

Donostian, ordubete geroago hasiko dute protesta, 18:00etan Alderdi Ederren. Manifestazioak Hernani eta Andia kaleak, Gipuzkoa plaza eta Elkano kalea zeharkatuko ditu, Boulevardera arte. Antolatzaileek manifestua irakurriko dute bertan.

Ordu berean da abiatzekoa Iruñekoa ere, Gaztelu Plazatik:

Laburbilduz, hauek dira martxoaren 17ko manifestazioen ordutegi eta ibilbideak:

GASTEIZ: Artium, 12:00etan.

BILBO: Udaletxea, 17:00etan. Ibilbidea: Ibañez de Bilbao, Mazarredo zumarkalea, Kale Nagusia, Jesusen Bihotza plaza.

DONOSTIA: Alderdi Eder, 18:00etan. Ibilbidea: Hernani eta Andia kaleak, Gipuzkoa plaza, Elkano kalea, Boulevard zumardia.

IRUÑEA: Gaztelu plaza, 18:00etan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa EAE Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak gaur