Ekonomia -

Lan protesta

Hiru hegaldi bertan behera Biarritzeko aireportuan Air Franceren grebagatik

Greba deitu duten 10 sindikatuek % 6ko soldata igoera eskatzen dute, airelinea frantziarrak proposatutako % 1aren aurrean.

Air france hegazkin baten artxiboko argazkia. Pixabay CCo
Air france hegazkin baten artxiboko argazkia. Pixabay CCo
Air france hegazkin baten artxiboko argazkia. Pixabay CCo

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru hegaldi bertan behera utzi dituzte asteburu honetan Biarritzeko aireportuan, Air France airelinearen greba dela eta. Sindikatuek jakinarazitakoaren arabera, aurreikusitako hegaldien % 30 geratuko dira abiatu gabe.

Hegaldi luzeen % 25 utziko dituzte bertan behera; Paris-Charles de Gaulle aireportutik ateratzekoak diren erdi mailako hegaldien % 35; eta Paris-Orlytik eta estatu frantziarreko gainerako aireportuetatik abiatzekoak diren etxeko hegaldien % 30.

Greba deitu duten 10 sindikatuek % 6ko soldata igoera aldarrikatu dute, urteko langileen ordezkariekin egiten dituzten negoziazioetan airelinea frantziarrak proposatutako % 1aren aurrean.

Air France airelinearen arabera, pilotuak mobilizatuko dira gehien: % 34. Bestalde, bidaiarien kabinako tripulatzaileen % 26,2k egingo dute geldialdia eta lurreko langileen % 18,7.

Gaurkoaz gain, apirilaren 10ean, 11n, 17an, 18an, 23an eta 24an ere mobilizazioak deitu dituzte.

Enpresak eta langileek aste honetan egindako bilera labur baten ostean sindikatuartekoak azpimarratu duenez, airelineak ez du negoziaziorik abiatu nahi, "poltsikoak hutsik eta benetako proposamenik gabe" leporatu baitiote konpainiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Biarritz bideoak Gaurko azken orduko albistea