Ekonomia -

TAO epaia

EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Bilboko TAO zerbitzuaren esleipena

Epaileek arrazoia eman diote Udalari, hasieran beste enpresa bati eman zion zerbitzua.

Bilboko OTA zerbitzuaren irudia.
Bilboko OTA zerbitzuaren irudia.
Bilboko OTA zerbitzuaren irudia.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du Bilboko TAO zerbitzuaren esleipena. Izan ere, Udalak Gertek y Acciona enpresari esleitu zion zerbitzua hasieran, baina Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak Eysa Cycasari eman zion azkenean. Udalak, baina, auzitegietara jo zuen, eta epaileek arrazoia eman diote orain.

2016ko ekainean, Udalak Gertek y Acciona enpresari esleitu zion zerbitzua, lau urterako. Eysa Cycasa erabakiarekin ados ez zegoenez, esleipenaren aurka agertu zen eta helegitea aurkeztu zuen Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoan, Gertek y Acciona konpainiaren eskaintzak parkimetroen hezetasun baldintzak betetzen ez zituela argudiatuta. Aipatutako organoak arrazoia eman zion Eysa Cycasari, eta horri esleitu zion zerbitzua.

Oro har, % 95eko hezetasuna jasateko gaitasuna izan behar dute parkimetroek, eta Gertek y Acciona enpresak baldintza hori betetzen zuela ziurtatu zuen. Hala ere, fabrikatzailearen agiriek agerian utzi zuten % 90eko hezetasuna baino ez zutela onartzen.

Datu hori ikusita, TAO zerbitzua Eysa Cycasa enpresari ematea erabaki zuen Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak. Ondorioz, Gertek y Accionak eta Bilboko Udalak helegitea jarri zuten, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die orain, argudiatuta fabrikatzailearen datua ez dela eskaintza baztertzeko arrazoia izan behar.

Erabakiak

Eysa Cycasatik azaldu dutenez, epaia aztertzen ari dira helegitea jarriko duten erabakitzeko.

Bilboko Udaleko zerbitzu juridikoak epaia aztertzen ari dira, baina Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak agerraldia egingo du udal batzordean, alderdi politikoei azalpenak emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko Udala Bilbo berriak Epaiketak Albisteak TAO albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia