Ekonomia -

Bizkaia

Autzaganeko tunelak larunbatean irekiko dira 07:00etan

Milaka bizkaitarri segurtasuna hobetuko eta komunikazioa erraztuko dien obratik 16.000 ibilgailu igaroko dira egunero.

utzaganeko tunel berriak. Argazkia: ETBko bideo batetik aterata.
utzaganeko tunel berriak.
utzaganeko tunel berriak. Argazkia: ETBko bideo batetik aterata.

agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zornotza eta Muxika lotzen dituen Urdinbideko tunelak larunbat honetan, apirilaren 14an, irekiko dira. 70 milioi euroko inbertsioarekin eta bost urteren ostean, goizeko 7:00etan zabalduko dira eta 16.000 ibilgailu igaroko dira bertatik egunero.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusiarekin batera, Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak, Gernika, Muxika eta Amorebieta-Etxanoko alkateek eta Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniarien eskolako ikasleen talde batek bisitatu dituzte tunelak.

"Obra oso konplexua izan da. Erronka bat izan da teknikaren zein ingurumenaren aldetik, izan ere, hemendik akuifero bat igarotzen da. Baina lortu dugu. Bizkaiari eman genion hitza bete dugu. Ongi etorria izango da inbertsio eta esfortzu hori, horrela, zirkulazio istripuak saihesten badira eta bizkaitarren konexioa eta bizitza kalitatea hobetzea lortzen bada", adierazi du Unai Rementeriak tunelak lehendabiziko aldiz igaro ondoren.

Ahaldun nagusiak obraren konplexutasuna azpimarratu du, izan ere, eremua iragazgaizteko aurre-injekzioak bezalako irtenbide tekniko berritzaileak erabili behar izan dituzte, ingurumeneko eta segurtasuneko premisa guztiak beteko zituen tunelaren hondaketak egin ahal izateko.

Urdinbideko tunelen irekiera Zornotza eta Muxika arteko BI-635 errepidea seguruagoa eta irisgarriagoa egingo duen jarduketa baten bukaera da. Guztira 3,4 kilometroko tartean egin da lana, AP-8 eta N-634 errepideak elkartzen dituen biribilgunetik Autzagane lur-azpitik igaro arte. Kanpoko obrak 1.500 ibilgailu egunero Zornotzako erdigunetik pasa behar ez izatea lortu du jada.

Unai Rementeriak aurreratu duenaren arabera, tarte hori bukatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak Gorozika-Ariatza tarteko Bideen Plan Berezia gauzatzeko esleipenaren bigarren faseari ekiteko izapideak hasi ditu. Hala, derrigorrezko baimenak lortu beharko ditu.

Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berri bat

Bestalde, kontuan hartuta Autzagane gurutzatzen duen errepideko zirkulazioa txikiagoa izango dela, Urdinbideko tunel berriak irekitzen direnean, Aldundiak errepidea egokituko du eta oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berri bat egingo du.

Inbertsioaren zenbatekoa 725.000 eurokoa da. Bide berriak, 1.600 metro inguruko luzerarekin, jarraipena emango dio Autzaganeko bi aldetan dauden oinezkoentzako tarteei; horri esker, Amorebietan hasi eta Muxikara arte iritsiko den oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbidea osatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Amorebieta-Etxano albisteak