Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

Gasteizko Udalak 140 lanpostu izango dituen lan eskaintza publikoa deituko du

Lanpostu deialdi hau A eta B taldeei zuzenduta dago eta lehenengo azterketak uda ostean egitea espero dute.

Gasteizko udaletxearen irudia.
Gasteizko udaletxearen irudia.
Gasteizko udaletxearen irudia.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak guztira 140 lanpostu izango dituen Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deituko du hurrengo asteetan, Gorka Urtaran alkatearen arabera. Baliteke lehenengo azterketak uda ostean izatea.

LEP hau A eta B lantaldeei zuzenduta dago. Era berean, Urtaranek esan du Gasteizko Gobernu Batzarrak hainbat deialdi egingo dituela 2019ra arte Udalaren lan plana osatzeko.

Deialdi horien artean, Gobernu Batzarrak C, D eta E taldeetako 393 lanpostu esleitzeko deialdia onartu du ostiral honetan, barne prozesu baten bidez udal funtzionarioen artean egiteko. Libre geratzen diren lanpostuak hurrengo oposizioetan aterako dituzte.

Bestalde, alkateak nabarmendu duenez, 2019ra arte aurreikusita dauden deialdien helburua udaletxean “behin-behinekotasuna % 37tik % 10era murriztea” da, eta horrela soldata arrakala jaistea, egun % 6,3koa baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Araba Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Lan-eskaintzak gaur