Ekonomia -

Erreportajea

Nolako eragina izango ote du Siriako erasoak petrolioaren prezioan?

Trump Twitterren Siria mehatxatzen hasi zenetik petrolioaren prezioa nabarmen igo da, eta 2014tik ikusten ez zen zenbakietara iritsi da. Ikusteko dago astelehenean zer gertatzen den merkatuetan.

Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak larunbat honetan bonbardatu dute Siria. EFE
Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak larunbat honetan bonbardatu dute Siria. EFE
Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak larunbat honetan bonbardatu dute Siria. EFE

Maite Suarez | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak Siria bonbardatu dute larunbat honetan. Mota guztietako erreakzioak izan dira nazioarteko komunitatean, baina honako hau ikusteko dago: Nola eragingo ote du petrolioaren prezioan?

Donald Trump AEBko presidentea Twitterren Siria mehatxatzen hasi zenetik petrolioaren prezioa nabarmen igo da, eta 2014tik ikusten ez zen kopuruetara iritsi da. Ikusteko dago astelehenean zer gertatzen den merkatuetan.

Petrolioaren prezioa 72 dolarrekoa zen upel bakoitzeko, erasoaren aurretik. Adituen ustez, prezioa mantendu egingo da, eta ez da aldaketa handirik izango, epe laburrean behintzat. Iragarrita zegoen erasoa zela azaldu dute, eta, ondorioz, horren eragin ekonomikoa "deskontatuta" zegoela, azken egunotako prezioen igoerak erakutsi duen moduan.

 

Adituen ustez, prezioa mantendu egingo da, eta ez aldaketa handirik izango, epe laburrean behintzat.

 

Petrolioaren merkatuak hala erantzun du Siriako eraso batek Errusiarekin, eta, batez, ere, Iranekin, duen tentsioa igotzeko aukeraren aurrean.

AEBk Errusiako oligarka batzuei zibererasoengatik aste honetan ezarritako zigorretan ere oinarritzen da gaia. Errusiak duela gutxi jaulkitako zorrari balizko zigorrak jartzea ere kontuan hartu behar da, nazioarte mailako arrisku finantzarioa izango bailuke, esan du Michael Wiskirski Carmignaceko analistak. Hori dela eta, AEBko Altxorrak zigorrik ez jartzea aholkatu du.

Errusiaren zor publikoaren inguruko zigor oso zorrotzak petrolioaren merkatuaren aurka ere jarriko lirateke. Izan ere, petrolioaren egungo maila barea da Errusiako kontu publikoentzat, eta defizia murriztea ahalbidetu dio horrek. Halere, Etxe Zuriak Errusiako zorraren gaineko presioa handituz gero, Putinen Gobernuak OPEPeko (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea) ituna utzi beharko luke eta petrolio gehiago ponpatu.

Erakundeko kideek 2016ko azaroan ponpaketaren erritmoa jaistea adostu zuten, egunean 1,2 milioi upelera, eta honek prezioak igotzea eragin zuen. Saudi Arabia, akordioaren beste parte garrantzitsua, murrizketa beharrezkoa den bezainbeste luzatzearen alde dago.

Pablo Garcia Alphavalueko adituak azaldu duenez, Etxe Zuriak eraso puntual bat izan dela esan izana garrantzitsua da. Halaber, Kremlinetik errepresaliekin ibiliko ez direla adierazi dute. Garciaren ustez, honek guztiak "merkatuta ez du ia mugitu ere egingo". Gatazka "mugatua" baita, potentzia handien interesetatik kanpo dagoena, gaineratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Twitter Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua albisteak Frantzia Ekonomia Gaurko azken ordukoa Petrolioa Donald Trump Zer ari da gertatzen Sirian?