Ekonomia -

Enplegu zerbitzua

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Lanbiden, maiatzak 10erako

Erakundeek arretarako eredu berriaren aplikazioa bertan behera utzi eta "benetako negoziazio prozesua" abiaraztea eskatu dute. Apirilak 27an bilkurak egingo dituzte lan zentroetan.

Lanbideko bulego baten irudia, EiTBren bideo batetik hartuta
lanbide greba
Lanbideko bulego baten irudia, EiTBren bideo batetik hartuta

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek greba deitu dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan maiatzak 10erako, arreta eredu berriaren aplikazioaren aurka. Erakundeek arretarako eredu berriaren aplikazioa bertan behera utzi eta "benetako negoziazio prozesua" abiaraztea eskatu dute.

Elkarrekin zabaldutako ohar batean, lau sindikatuek Lanbideko bulegoetan "ezarri nahi den" arreta-eredu berriarekiko "desadostasuna" adierazi dute. " Zuzendaritza alde bakar batetik ematen ari da pausoak, erakunde horretako langileen oinarrizko eskubideak urratuz".

" Eredu berria abiaraziko dute langile gehienen iritziaren aurka, sindikatu bakar baten sostengurik gabe, eta herritarrentzako zerbitzuaren kalitatearen kaltetan", salatu dute.

Hala, "lau sindikatuok arreta-eredu berriaren ezarpena geldiarazteko eskatu dugu, baita Lanbiderako beste eredu bat prestatzeko ere, bete behar diren eginkizunekin bat etorri behar duena, enpleguaren politika aktiboak alde batera utzi gabe".

Hori dela eta, "sindikatuok joan den asteazkenean, hilak 18, hiru lurraldeetan egindako batzarretako sostengu zabalarekin, lantokietan elkarretaratzeak egitera deitu dugu (apirilak 27), eta maiatzaren 10erako greba-deialdia erregistratu dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Lanbide Ekonomia Albisteak Sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa UGT Langileen Batasun Orokorra