Ekonomia -

Negoziazioa

Elkarrizketa Mahaira itzultzeko eskatu die San Josek CCOO eta UGT sindikatuei

“Desadostasunen aurrean, elkarrizketa sozialaren eta hitzarmenaren bideari uko egitea ez da konponbidea”, adierazi du Lan eta Justizia sailburuak.

ugt

Elkarrizketa Sozialaren mahaia utzi du

1:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrizketa Sozialaren Mahaira itzultzeko eskatu die Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak CCOO eta UGT sindikatuei. “Desadostasunen aurrean, gizarte-elkarrizketaren eta hitzarmenaren bideari uko egitea ez da konponbidea”, azpimarratu du sailburuak.

Elkarrizketa Sozialaren Mahaia uzteko asmoa iragarri zuen CCOOk iragan ostiralean, eta UGTk gauza bera egin du astearte honetan; iragan astean Jaurlaritzak eta Confebask patronalak Euskadiko Lan eta Kualifikazio Lankidetzarako Akordio Markoa 2018-2020 sinatu ondoren.

Sailburuaren ahotan, “Gobernuak eta EAEko patronalek iragan astean sinatutako akordioaren aurka egon arren, CCOOk eta UGTk ez lukete elkarrizketa sozialaren bidea utzi behar”.

Hala ere, CCOOk eta UGTk “betidanik” azaldu duten “hitzarmenerako konpromisoa” baloratu du Lan eta Justizia sailburuak, baina “desadostasunen aurrean, elkarrizketa sozialaren eta hitzarmenaren bideari uko egitea ez da konponbidea”, erantsi du San Josek.

 

San Jose: "Lan munduko arazoek politika eta ekintza bateratuak behar dituzte"

 

Gizarte-elkarrizketa Mahaira bueltatzeko berriz eskatu die sailburuak bi sindikatuei. Hori “errealitate bihurtzeko” Sailak “eginahalak” egingo dituela ziurtatu du San Josek.

“Lan munduko arazoek, langabeziak, hezkuntzak, prekarietateak, berdintasun ezak Gobernuek eta gizarte eragileek adostutako politika eta ekintza bateratuak behar dituzte”, esan du Jaurlaritzako kideak.

Bestalde, UGTk gizon-emakumeen arteko soldata arrakalari aurre egiteko eta berdintasun planak enpresetan zabaltzeko mahaian jarraitzea aintzat hartu du sailburuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Albisteak Sindikatuak CCOO albisteak UGT