Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Cebek: Soldatak igotzeko eskatu die Urkulluk enpresaburuei; 2018ko maiatzak 16

Ekonomia

Cebek-en batzar nagusia

Soldatak igotzeko esfortzu bat eskatu die Urkulluk enpresei

Agentziak

2018/05/16

Lehendakariaren hitzetan, “enpleguaren kalitatea hobetzeak eta aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeak enpresa proiektu komuna denaren ideia sendotzeko balio dute”.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria Cebek Bizkaiko patronalaren batzar nagusian. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria Cebek Bizkaiko patronalaren batzar nagusian. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria Cebek Bizkaiko patronalaren batzar nagusian. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Giza baliabideen ordaina “egokitzeko” prozesua sendotzeko, “esfortzu bat” eskatu die gaur Iñigo Urkullu lehendakariak enpresaburuei, nahiz eta enpresa askok dagoeneko egin dutela onartu.

Lehiakortasunerako “giza faktorea funtsezkoa” dela adierazi du Urkulluk Bilbon, Cebek Bizkaiko patronalaren batzar nagusiari begira antolatutako bazkari batean. Zentzu horretan, soldaten igoera prozesuak jarraipena izan behar duela esan du agintariak.

Lehendakariaren ahotan, “enpleguaren kalitatea hobetzeak eta aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeak enpresa proiektu komuna denaren ideia sendotzeko balio dute”.

Bestalde, hiruko elkarrizketarekin bat egiteko eta batez ere, gizarte-elkarrizketa mahaian parte hartzeko eskatu die lehendakariak sindikatu “guztiei”.

Legealdi honetan, Euskadiko langabezia-tasa % 10aren azpitik kokatzeko konpromisoa berretsi du Urkulluk, 37.000 afiliatu gehiagok Gizarte Segurantzan izena emanez.

Urkullu: "2020an enpresek 100.000 pertsona beharko dituzte, eta herri honek erantzun behar du"

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak enpresaburuen elkarteekin Akordio Marko bat sinatu zuela gogorarazi du Urkulluk, “enplegu gehiago eta hobea erronkari aurre egiteko”. “2020an enpresek 100.000 pertsona beharko dituzte, eta herri honek erantzun behar du”, adierazi du.

“Hazkundea sendotzeko eta enplegu aukerak sortzen jarraitzeko, erakundeen egonkortasuna bermatzeko” erronkan bat egin zutela gogorarazi du EAEko buruzagiak. “Hori da gorde nahi dugun guztien ona. Indarrak batu, gehitu behar dugu: lankidetza. Gure kulturaren kontzeptu tradizional bat aplikatzea da: 'auzolana', guztien ona bilatuz batera lan egin”, erantsi du.

Euskadik “haizea alde du”, defendatu du Urkulluk, “aurrera doa eta lanpostuak sortzen ditu”. EAEk azken krisia atzean utzi duela azpimarratu du, eta BPG “etengabe hazi da 17 hiruhileko jarraian”. 2018an eta 2019an % 2,6ko eta % 2,2ko hazkundeak espero dira, hurrenez hurren.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena