Ekonomia -

Finantza produktu berria

Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi bonu iraunkorra' aurkeztu du Parisen

Bonu iraunkorrek Euskadiren gizarte eta ingurumen erronkei aurre egiteko programak finantzatzeko balioko dute.

Pedro Azpiazu bono berdearen aurkezpenean. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.
Pedro Azpiazu bono berdearen aurkezpenean. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.
Pedro Azpiazu bono berdearen aurkezpenean. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua Parisen izan da gaur 'Euskadi bonu iraunkorra' Europako inbertitzaileei aurkezten.

Azpiazuk azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak paper garrantzitsua bete nahi du bonu iraunkorren merkatuaren garapenean, eta Euskadiren ingurumeneko, ekonomiako eta gizarteko erronkei aurre egiteko finantziazio arduratsua eta eraginkorra sustatu nahi du.

Euskal erakunde baten bonu iraunkorren lehen jaulkipena da, 500 milioi euroko balioagatik. Bonuok maiatzaren 29tik aurrera izango dira indarrean.

Agenda 2030 abiaraztea

Bonu horren bitartez, Agenda 2030 abiaraztea eta NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzea sustatzen da.

Ildo horretan, ingurumen, gizarte eta gobernatze kalifikazioko Sustainalytics agentzia europarrak finantza-produktu sendo, sinesgarri eta garden gisa baloratu du Eusko jaurlaritzaren bonua.

Agentzi horrek baieztatu duenez, bonu iraunkorrek Euskadiren gizarte eta ingurumen erronkei aurre egiteko programak finantzatzeko balioko dute.

Gainera, aukera daitezkeen kategoriak eta helburu den biztanleria bonu berdeen eta sozialen printzipioekin lerrokatuta daudela baliozkotu du.

Hori horrela, Euskadiren aurrekontuen barne hartutako finantzatzeko diren hautatutako programen % 81 proiektu sozialak dira eta % 19 proiektu berdeak. Esaterako, etxebizitza eskuragarria, enplegua sortu, garraio garbia, energia berriztagarria edo efizientzia energetikoarekin harremana duten proiektuak finantzatzeko balioa izango dute bonoek.

Parisen ez ezik, Frankfurten, Dusseldorfen eta Madrid ere izango da asteon Azpiazu eta bere lantaldea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Paris Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea