Ekonomia -

LAN GATAZKA

Epaile eta fiskalen grebak jarraipen zabala izan du EAEn eta Nafarroan

Beren lan baldintzak hobetzea eta independentzia handiagoa aldarrikatzen dute, besteak beste.

Epaile eta fiskalen elkarretaratzea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren atarian. EFE
Epaile eta fiskalen elkarretaratzea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren atarian. EFE
Epaile eta fiskalen elkarretaratzea EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren atarian. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileen eta fiskalen hainbat elkartek grebarako deia egin dute gaurko, euren lan baldintzak hobetzea eta justizia independienteago bat izateko erreformak eskatzeko. Egun osoko lanuztea jarraipen zabala izaten ari da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan.

Espainiako epaileak ordezkatzen dituzten lau elkartek eta fiskalek hiruk egin dute deialdia. Azaldu dutenez, grebaren jarraipena % 80koa izan da EAEn.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian, Barakaldoko, Getxoko, Balmasedako eta Durangoko epaile guztiek egin dute bat grebarekin. Bilbon jarraipena % 70ekoa izan da eta Gernikan hirutik bik babestu dute lanuztea. Arabari dagokionez, Amurrion % 100ekoa izan da jarraipena eta Gasteizen, ostera, % 50ekoa. Gipuzkoan, Tolosa, Bergara, Azpeitia eta Irunen guztiek egin dute greba. Donostian jarraipena % 75 ekoa izan da eta Eibarren hirutik bik babestu dute lanuztea.

Nafarroan 62 epaileetatik 42k eta 21 fiskaletatik 13k egin dute greba, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako datuen arabera. Guztira, 69 epaile eta magistratu daude Nafarroan eta horietatik zazpik ez zeukaten greba eskubiderik, hainbat arrazoi tarteko. Gainera, aurreikusita zeuden 98 epaiketa edota deklarazio bertan behera gelditu dira.

Espainiako Justizia Ministerioak grebaren jarraipenari buruzko datuak ez ematea agindu die idazkari judizialei, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak salatu duenez. Uriarteren esanetan, epaile eta fiskalen protestak ez ikusaraztea lortu nahi zuen.

Bilboko epaile dekanoaren iritziz, gaurko greba eguna "historikoa" da. "Denbora pasatu ahala, gure aldarrikapenen beharra ageriago gelditu da. Gure aldarrikapenetako bat Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren independentzia da; hain zuzen ere, 'La Manada' auziko epaiaren harira agerian gelditu dira horren gabeziak", azpimarratu du.

"Aspaldidanik planta judiziala handitzea eskatzen ari gara. Zehazki, 1.200 epaile plaza gehiago sortzea eskatzen dugu, 300 urteko, Espainia Europako mailan jartzeko biztanleko epaile kopuruari dagokionez eta lan karga handiari erantzuteko", azpimarratu du Uriartek.

Epaileak greba Nafarroa

Nafarroako epaile eta fiskalen agerraldia. Argazkia: ETB

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Grebak gaur EAE Lana berriak Epaiketak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea