Ekonomia -

Krisia, Italian

Mario Monti Italiako lehen ministro izendatu du Napolitanok

Kargua hartuta, Mario Montik kontsulta erronda bat hasiko du alderdi politiko guztiekin. Horren ondoren, Italia krisitik atera behar duen larrialdiko Exekutiboa osatuko du.

Mario Monti, Italiako lehen ministro berria. Argazkia: Efe.
Mario Monti, Italiako lehen ministro berria. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Monti Italiako lehen ministro izendatu du Giorgio Napolitano Errepublikako presidenteak . Monti izango da, beraz,  larrialdiko Gobernu berriaren burua. Hala ere, Montik ez du astelehena arte ministroen zerrendarik emango.

Ministroen berri eman aurretik, lehen ministro berriak kontsulta erronda bat egingo du alderdi politiko guztiekin. Horren ondoren, Italia krisitik atera behar duen larrialdiko Exekutiboa osatuko du.

Italiako hedabideen arabera, baliteke Montik Ekonomia ministroaren ardura bere gain hartzea.

Helburua: 'egoera onbideratzea'

68 urteko ekonomista eta Europako komisario ohiak bere kabinetearen helburu nagusia azpimarratu du: "finantza egoera onbideratzea eta hazkundearen bideari berriro heltzea". Gobernua denbora laburrean osatzeko asmoa duela azpimarratu du Montik.

"Italiak bere ekonomia onbideratu behar du eta hazkundearen bidera bueltatu. Gure seme-alabei zor diegu, duintasuna eta itxaropena nagusi diren etorkizuna utzi behar diegu" esan du lehen ministro berruak tonu irmo eta instituzionala erabiliz, Errepublikako Presidentetzan emandako prentsaurrean.

Mario Montik esan duenez, "egoera larri honetan", Italia "erreskatearen erronkari" gailendu behar zaio eta "Europar Batasuneko elementu indartsua izatera itzuli behar du", Italia izan baitzen EBko sortzaileetako bat eta, ondorioz, protagonista izatera bueltatu behar du.

Napolitano, hauteskundeak aurreratzearen kontra

Italiak Europaren konfidantza berreskuratu behar duela esan du Giorgio Napolitano Errepublikako presidenteak. Gainera, hauteskundeak arinegi deitzea saihestu egin behar dela azpimarratu du eta alderdi guztiei egoerari aurre egiteko ahaleginean bat egin dezatela eskatu die.

Estatuburuak inbertsoreen eta Europako erakundeen konfiantza berreskuratzeko deia egin du.

Mario Monti helburu horiek kontuan hartuta izendatu duela adierazi du Napolitanok. Bere hitzetan, Monti "pertsona independentea da, eztabaida politikotik urruti mantendu dena eta gaitasuna eta esperientzia duena. Horrek guztiak Europan oso ezaguna egin du eta errespetu handia diote". Igande goizetik bilduta

Giorgio Napolitano Italiako presidentea igande osoa igaro du estatuko buru politikoekin bilduta, Italiako Gobernu berria adosteko asmoz, larunbatean Silvio Berlusconik lehen ministro kargutik dimititu ostean.

Berlusconiren dimisioa iragartzen zen oharrean, Napolitanok 09:00etan indar politiko eta sozialekin bilera sorta hasiko zuela adierazi zuen, Exekutibo berri bat sortzeko.

Berlusconiren dimisioa

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak dimisioa aurkeztu zion atzo Giorgio Napolitano Errepublikako presidenteari, Estatuko Buruzagitzak aditzera emandakoaren arabera.

Lau agintalditan lehen ministro karguan izan ondoren, Berlusconik aurreko egunetan emandako hitza bete zuen: Diputatuen Ganbarak 2012ko Aurrekontuen Legea onartu ondoren dimisioa aurkeztea. Lege horretan Europar Batsunak Italiariexijitutako neurri ekonomikoak daude.

Dimisioa iragarri ondoren, Errepublikako egoitzaren aurrean bildutako milaka pertsona txaloka eta oihuka hasi ziren, pozaren pozez. Horrez gain, Berlusconiren kontrako oihuekin jarraitu dute ("bufoia", "mafiosoa" edo "etxera esan diote) eta topa egiten hasi dira, dantza egiteari utzi gabe.

Lehen adierazpenak

esan du

.

"Italiaren kontrako espekulazio-erasoa saihesteko dimititu dut, Parlamentuaren konfidantza inoiz galdu gabe", azpimarratu du 76 urteko lehen ministro ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea