Ekonomia -

Lan erreforma

Alonsok sindikatuei: 'Manifestazioek ez dute enplegurik sortzen'

Gobernuak eta PPk " gizarte-eragileak eta beste alderdiak erreformarekin bat egitea" nahi dutela esan du Alfonso Alonso Kongresuko PPren bozeramaileak.

Alfonso Alonso Kongresuko PPren bozeramailea. Argazkia: Efe
Alfonso Alonso Kongresuko PPren bozeramailea. Argazkia: Efe
Alfonso Alonso Kongresuko PPren bozeramailea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manifestazioek ez dutela enplegurik sortzen ohartarazi die Alfonso Alonso Kongresuko PPren bozeramaileak sindikatuei, eta lan erreforma hobetzeko proposamenak egiteko eskatu die.

Gasteizen prentsaurrekoa eskaini du Alonsok ministroen kontseiluak atzo onartutako erreformaren balorazioa egiteko.

Lan ministroak datorren astean gizarte-eragileekin bilerak egingo dituela esan du, erreforma honen inguruan "elkarrizketa" eskaintzeko.

Gobernuak eta alderdi popularrak beste "eragile-sozialak eta alderdiak erreforma honekin bat egitea" nahi duela esan du Alonsok, "Espainiako arazoei irtenbidea erreforma honen bidean eta aldaketan dagoelako".

Datorren otsailaren 19rako sindikatuek deitu dituzten mobilizazioak "legezkoak" direla onartu du, baina "ez da ezagutzen manifestazio batek enplegua sortu duen kasurik", gaineratu du. "Gobernua eta eragile-sozialak batera negoziatzen badute, ordea, sortu daitezke", ohartarazi du. Alonsok azaldu duenez, Gobernuak eta PPk uste dute lan erreforma honek "Espainiako lan merkatua berriro eraikiko" duela eta ondorioz,  onartutako "aldaketa sakonak" mantendu egingo direla berretsi du.

Alonsok Mariano Rajoyren Gobernuaren jarrera "ausarta" defendatu du, bere iritziz, lan merkatuari malgutasuna eman eta krisi egoeretan langileak kaleratzeko erraztasunak eskainiko dituelako.

PPko bozeramaileak erreforma "beharrezkoa" dela azpimarratu du, "Espainia Europara hurbiltzen duelako eta enpresak lehiakorragoak egiten dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea