Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Langabezia | Langabeziak gora egin du Espainian, eta Europan

Ekonomia

Eurostat

Espainiak Europako langabezia-tasarik handiena du, % 25,1

Erredakzioa

2012/10/01

Europako langabezia tasak bere horretan jarraitu zuen abuztuan eta % 11,4ean mantendu zen. 27etan ere uztaileko datu berari eutsi zioten (% 10,5).

  • Langabezia mantendu egin da Europan. Argazkia: EITB.

    Langabezia mantendu egin da Europan. Argazkia: EITB.

    Langabezia mantendu egin da Europan. Argazkia: EITB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euroguneko eta Europar Batasuneko langabezia-datua egonkor mantendu zen abuztuan, baina datu historikoetan mantendu da, Eurostat bulegoaren arabera. Espainiak du Eurogune osoko langabezia tasarik handiena (% 25,1).

Eurostatek adierazi duenez, Europako langabezia tasak bere horretan jarraitu zuen abuztuan eta % 11,4ean mantendu zen. 27etan ere uztaileko datu berari eutsi zioten (% 10,5).

Abuztuko datuen arabera, Espainiak du Europar Batasuneko langabezia daturik altuena, % 25,1. Uztailarekin alderatuz, hamarren bat igo da Espainiako langabezia datua.

Urtez urteko datuei buruz, langabezia % 1,2 igo da Europar Batasunean eta % 0,8 27etan.

Europar Batasunean 25,5 milioi pertsona daude langabezia eta horietatik 18,2 milioi euroguneko biztanleak dira.

Uztaileko datuekin alderatuz, langabezia 49.000 pertsonetan igo da 27etan eta 34.000 lagunetan Eurogunean.

Austria (% 4,5), Luxemburgo (% 5,2), Holanda (% 5,3) eta Alemania (% 5,5) dira langabezia datu baxuena duten Europako herrialdeak.

Espainiaren atzetik, Grezia da daturik altuena duen herrialdea (% 24,4).

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena