Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Osasun sistema

Nafarroako mediku eta erizainek hiru greba egingo dituzte abenduan

Erredakzioa

2012/11/20

Osasun zentroetako ordutegiak eta etengabeko eta larrialdiko arreta arautzen dituen dekretua salatzeko, hiru greba egun deitu dituzte: abenduaren 11n, 17an eta 21ean.

  • Nafarroako mediku eta erizainek greba egingo dute. Argazkia: EITB.

    Nafarroako mediku eta erizainek greba egingo dute. Argazkia: EITB.

Iruzkinak

Nafarroako mediku eta erizainek greba egingo dute abenduaren 11n, 17an eta 21ean, osasun zentroetako ordutegiak eta etengabeko eta larrialdiko arreta arautzen dituen dekretua salatzeko. “Osasun sistemaren heriotza eragingo duen zauria da”, esan dute Nafarroako Medikuen Sindikatuak eta SATSEk.

Lanuztea Nafarroako Osasunbidean egingo dute medikuak eta erizainak biltzen dituen sindikatuek. Nafarroako Gobernuari osasun etxeetan eta larrialdietan ordutegiak eta artapenak arautu dituen Foru dekretua bertan behera uzteko eskatu diote Iruñean egindako agerraldian.

Medikuen eta erizainen ustez, “jasanezinak” dira agindutako laneko jardunaldi berriak. Hainbat kasutan, hamabi orduko lanaldiak egitera behartuta daudela salatu dute.

Horregatik, abenduaren 11n, 17an eta 21ean greba deitu dute, eta herritarrei osasun zentroetara “ez joateko” eskatu diete.

Iruzkinak

Publizitatea

Denboralea

Zuzenean

17:57:33 2015/01/30

Eguraldi makurra protagonista izan da ostiralean eta horrela jarraitu dugu eitb.eus-en

E.L./ D. P. / M. I. | eitb.eus

21:50

Abusun (Bilbo) Nerbioi ibaiak maila laranja gainditu du.

21:49

Mungian (Bizkaia) Butroi ibaiak maila laranja gainditu du.

21:44

Abetxukon (Araba) Zadorra ibaiak maila laranja gainditu du.

21:19

Bilboko Udalaren oharra: Ibilgailuak ibaiaren ondoko aparkalekuetan duten herritarrei kotxeak ateratzeko eskatu die. Gaueko 23:30 baino lehen

21:15

Bideoa: 6-7 metroko olatuak izan dira gaur, baina kalterik ez

21:07

“Gauerdira arte euriak ez digu tregoarik emango”, adierazi du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ETBn. Horregatik, “zuhurtzia” eskatu du.

20:56

Larunbaterako eguraldiaren iragarpena: Euritsua,bereziki ipar partean. Trumoi-ekaitzak eta txingorra. Elurra egunaren amaieran 300-400 metrotan, Euskalmeten arabera.

20:56

Bideoa: Araba elurterako ari da prestatzen

20:55

Bideoa: Arga hazita jaisten da eta gainezka egiteko arriskua dago

20:54

Bideoa: Deban, Urumean, Urolan eta Bidasoan gora doa emaria

20:51

Bideoa: Uholdeak eragin dituzte Ibaizabalek, Kadaguak eta Butroek

20:49

Zangroizen (Bizkaia) Asua ibaiak alerta gorria gainditu du.

20:47

L4H autobus lineak bere ibilbidea aldatu du Atarrabian Ultzama ibaiak gainezka egin duelako, TCC Iruñerriako garraio konpainiak jakitera eman duenez.

20:24

Arratia ibaiak gainezka egin du eta Arteako ibarrak (Bizkaia) estali ditu.

20:16

Bideoa: Haizeak euritakoa eraman dio 'EHZ'ko erreportariari Zarautzen

Kontaketa osoa ikusi

Azken orduko albisteak

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena