cerrar buscador

Benedikto XVI aita santuak kargua utziko du 2013ko otsailaren 28an | EITB aita santu berria

Frantzisko aita santua

2013ko otsailak 11

Benedikto XVI.ak aitasantutza utzi du

12:20

Benedikto XVI.a aita santuak bere zeregina utziko duela iragarri du, indarrik ez duela argudiatuta

Duela 600 urte utzi zuen azkenengoz aita santu batek bere zeregina. Ondo bidean, kardinalen konklabeak martxoan aukeratuko du Joseph Ratzingerren ondorengoa.

12:45

Lombardi

Vatikanoko arduradunak ere ezustean harrapatu ditu erabakiak

Aita Santuak horren berri eman eta gero, Federico Lombardi Vatikanoko eledunak erabakiaren inguruko azalpenak eman ditu prentsaren aurrean. Besteak beste, Aita Santuak bere zeregina otsailaren 28an utziko duela baieztatu du Lombardik. Aulki Hutsa hasten denean, hau da, pontifize berria aukeratu bitartean, Castel Gandolfoko udako egoitzara joango da Benedikto XVI.a. Behin ordezkoa aukeratuta, Vatikanora itzuliko da, klausurako monasterio batera. Pederastia eskandaluek erabaki horretan ez dutela inolako eraginik izan azpimarratu du bozeramaileak.

13:00

Ratzingerren iragarpenaren ondoren, erreakzioak bata bestearen atzetik etorri dira

Eliza Katolikoak bere norabideari eutsiko diola eta aldaketa handirik ez dela etorriko uste dute aditu gehienek.

18:00

Benedikto XVI.aren lekukotza hartuko duenaren inguruan izen-dantza hasi da

Aita santu berria aukeratuko duen konklabea 117 kardinalek osatuko dute. Kapera Sixtinoko tximiniatik ke zuria ateratzen denean jakingo da nor den Ratzingerren ondorengoa. Adituen ahotan dozena bat hautagairen izenak entzuten dira gehien. Hegoamerikarra izan daitekeela diote ia guztiek, han batzen baitira mundu osoko katolikoen erdiak baino gehiago. Dena dela, jatorriari baino gehiago, adinari erreparatzen diote Vatikanotik gertu dauden askok, eta hurrengo aita santuak, jatorria jatorri, gaztea izan beharko lukeela diote.

19:55

Benedicto XVI

Duela urtebete hartu zuen bere ministerioa uzteko erabakia aita santuak

"Duela hilabete asko, Mexikora eta Kubara egindako bidaiaren ondotik, eta Jainkoaren aurrean kontzientzia behin eta berriz aztertu ondoren, hartu zuen bere zereginari uko egiteko erabakia Benedikto XVI.ak", Giovanni Maria Vian L’Osservatore Romano Vatikanoko egunkari ofizialeko zuzendariak aditzera eman duenez. Horren hitzetan, "erabakia eredugarria da, gizatasunaren eta espiritualtasunaren ikuspuntutik". "Ia zortzi urte iraun duen aitasantutzan, egunez egun harrigarria izan da Joseph Ratzingerren jarduna, eta, dudarik gabe, historian arrasto sakona utziko duen pontifizea da", gaineratu du.

2013ko otsailak 13

Aita Santuaren lehendabiziko agerraldi publikoa, zeregin hori utziko duela iragarri eta gero