Etxegabetzeak -

EB-ko Justizia Auzitegia

Etxegabetzeen lege espainiarra legez kanpokotzat jo du Europak

Hain zuzen ere, epaileek etxegabetze prozesua geldiarazteko ahalmenik ez izatea gaitzetsi du.

Etxegabetzeen aurkako elkarretaratze bat, Donostian. EITB
Etxegabetzeen aurkako elkarretaratze bat, Donostian. EITB
Etxegabetzeen lege espainiarra legez kanpokotzat jo du Justizia Auzitegiak

1:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hipoteka ez ordaintzeagatik Espainian jarraitzen den etxegabetzeen prozesua eta araudia legez kanpokoak direla eta kontsumitzaileen babeserako Europako legedia urratzen dutela ebatzi du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak.

Ebazpen horren aurrean, Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak iragarri du Espainiako Gobernuak etxegabetzeak arautzen dituen legedia aldatuko duela Europar Batasunaren legedira egokitzeko.

"Espainiako araudia Europar Batasuneko Zuzenbidearen kontrakoa da, epaileari etxegabetzearen prozedura gelditzea galarazten diolako", adierazi du Luxenburgon egoitza duen Auzitegiak agiri batean.

Auzitegiaren arabera, Espainiako araudiak urratu egiten du kontsumitzaileen babesaren eraginkortasuna, neurrigabeko klausulei dagokionez.

Espainiaren araudiak ez dio epaileari behin behineko neurriak hartzen uzten, etxegabetze prozesu bat bertan behera uzten adibidez, eta hori Europar Batasunaren legediaren kontrakoa da.

Europako Auzitegiak azaldu duenez, Espainiako legediarekin "epaileak kontratuko klausularen bat neurrigabea dela eta etxegabetzea gelditu behar dela erabaki aurretik kentzen zaio etxebizitza kontsumitzaileari".

Salaketa CatalunyaCaixaren aurka

Herritar batek CatalunyaCaixaren kontra jarri zuen helegitearen harira iritsi da gaurko ebazpena. Herritar horri etxea kendu zioten, eta berak dio hipoteka kontratuan agertzen den klausula bat neurrigabea dela eta etxegabetzea gelditu egin behar zela.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak azpimarratu du Espainian epaileak ez duela etxegabetzea gelditzeko aukerarik, eta klausula bat neurrigabea dela ebazten badu, kontsumitzaileak etxea galdu ostean soilik jaso dezakeela babesa, kalte-ordain moduan.

"Kalte-ordain hori ez da nahikoa, eta ez da bide egokia klausula horiek amaitzeko", adierazi du Auzitegiak.

Era berean, Europar Batasunak gogor gaitzetsi du kontsumitzaileak babesteko Espainiako araudiak ez duela "etxebizitza behin betiko galtzea galarazten", eta kalte-ordainak soilik aurreikusten dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Espainia albisteak Kaleratzeak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur