Etxegabetzeak -

Luzamendua

Etxegabetzeak 2017ra arte etetea erabaki du Espainiako Gobernuak

Bestalde, jardunbide egokien kodeari eutsi ahal izateko irizpideak malgutu eta kolektibo ahulenei zoru-klausulak kendu dizkie Ministroen Kontseiluak.

Etxegabetze bat Madrilen: Argazkia: EFE
Etxegabetze bat Madrilen: Argazkia: EFE
Etxegabetze bat Madrilen: Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolektibo ahulenen etxegabetzeak saihesteko luzamendua beste bi urtez luzatzea onartu du gaur Ministroen Kontseiluak. Luzamendua maiatzera zegoen indarrean, baina Exekutiboak etxegabetzeak 2017ra arte etetea erabaki du.

Bigarren Aukera eta Finantza Karga Murrizteko Mekanismoen Lege-dekretuarekin Espainiako ekonomiaren zorpetzea txikitu eta krisiaren aurrean kolektiborik ahulenen babesa handitu nahi du Gobernuak.

Horrela, hipoteken zordunek jardunbide egokien kodeari eutsi ahal izateko irizpideak malgutu ditu Exekutiboak. Gainera, urteko errentaren muga hirukoiztu du Gobernuak.

Orain arte 12 ordainsarirekin kalkulatzen zuten eta orain 14rekin egingo dute; 19.170,39 eurotik 22.365,42 eurora pasa dira 2015ean. Bestalde, 60 urtez gorakoak ahulenen kolektiboan sartu ditu Ministroen Kontseiluak.

Etxebizitzen salneurriaren mugak ere gora egingo du jardunbide egokien kodera jo ahal izateko garaian. Gaurtik aurrera, prezioa Sustapen Ministerioak egindako indizearen batez bestekoa baino % 20 garestiagoa izan daiteke, baina 300.000 euroko mugarekin (250.000 euro ordainetan emateko). Lehen muga hori 250.000 eurokoa zen.

Azkenik, jardunbide egokien kodeko onuradunen mesederako neurriak gehiago izango dira. Konkretuki, kodearen atalase berrian kokatutako zordunei ez dizkiete zoru-klausulak aplikatuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Etxegabetzeak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur