Gizartea -

76. urteurrena

Durangoko bonbardaketako biktimak oroitu dituzte

Bonbardaketa gertatu eta 76 urte geroago, hildako 336 lagunak oroitu dituzte.

Iñigo Urkullu Durangoko ekitaldian. EITB
Iñigo Urkullu Durangoko ekitaldian.
Bonbardaketaren biktimak omendu dituzte Durangon

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangok Gerra Zibilean hildako lagunak oroitu ditu, eta bereziki, 1937ko martxoaren 31n gertaturiko bonbardaketan hil ziren 336 pertsonak.

Bonbardaketa gertatu eta 76 urte geroago, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia egon dira bertan, besteak beste.

Durangoko hilerrian egin duten lore-eskaintza batekin hasi dute ekitaldia.

Aitziber Irigoras alkateak gerra guztiak gaitzetsi ditu. "Gerra guztiak berdinak dira, mendekura eramaten gaituzte, suntsiketara, gosera eta gorrotora", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea