Gizartea -

Zaborrak

Atez ateko bilketaren inguruko lehen herri-galdeketa, Legazpin

Atez ateko bilketaren aurkako Legazpiko plataformak Gipuzkoako aurreneko herri-galdeketa deitu du apirilaren 20rako eta 21erako.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Atez atekoari buruzko galdeketa egingo du Legazpik

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atez ateko bilketaren aurkako Legazpiko plataformak Gipuzkoako aurreneko herri-galdeketa deitu du apirilaren 20rako eta 21erako. Bilduko udal-gobernuak zaborren bilketa selektiboa bultzatu eta ezarriko du herrian.

Herri plataformak gaur agiri batean jakinarazi duenez, galdeketa hau legazpiarren "benetako parte-hartze prozesua" izango da, eta "ez Udalak itxurak egiteko orain arte antolatutakoa". Zaborren bilketarako sistema berria ekainean ezarriko du Udalak Legazpin.

Zabor organikoa biltzeko edukiontzi marroia ezartzeari uko egin dio Udalak, eta herritar "gehienak atez ateko bilketaren aurka azaldu dira", plataformaren hitzetan.

Kepa Urzelai Legazpiko alkateari galdeketaren berri eman dio gaur plataformak. Udalean ordezkaritza duten alderdiek artekariak izendatzeko aukera izango dutela jakinarazi du herri plataformak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Legazpi albisteak Birziklatzea Euskadin