Gizartea -

Asteburuan

Legazpin % 27ko parte-hartzea izan da galdeketaren lehenengo orduetan

16:00ak arte 1.937 boto zenbatu dira, legazpiarren % 27,5ek eman dute botoa, alegia.

Atez ateko Kontrako Herri Plataforma. EITB
Atez ateko Kontrako Herri Plataforma.
Atez ateko Kontrako Herri Plataforma. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaborrak biltzeko "atez ateko" sistemaren gaineko galdeketan parte hartu du legazpiarren % 27k. 16:00ak arte 1.937 boto zenbatu dira, legazpiarren % 27,5a, alegia.

Sistema horren aurkako plataformak eskainitako datuak dira. Bilduko Udalak ekainean ezarriko duen zaborrak biltzeko "atez ateko" sistemaren aldeko ala aurkako boza eman beharko dute Legazpiko auzokideek bihar arte izango den galdeketan.

Kontsultaren lehenengo egunean 10:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da. Antolatzaileek diotenez, ez da aparteko jazoerari izan. Hala ere, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldean bi edukiontzi erre dituzte 02:15ak aldera Latxartegin eta San Inazioko auzoan.

Bozek igandean 10:00etatik aurrera jarraituko dute. Kontsultaren antolatzaileek "gardentasunik handiena" eman nahi izan diote kontsultari. Horren harira, notario batek hautontziak zigilatu zituen ostiral honetan.

Kontsultaren emaitzak igandean 20:00etan jakinaraziko dituzte baina Koldobike Olabide plataformaren bozeramaileak esan duenez, emaitzak ez dira lotesleak baina "auzi honetan herriak badu erabakitzeko eskubidea".

Desobedientzia zibila

Atez ateko Kontrako Herri Plataformak deituta, 7.000 lagunek dute hondakinen kudeaketaren inguruan bozkatzeko aukera. Bost hauteslekutan eman dezakete boza: Domingo Agirren, Laubiden, San Ignazion, Haztegin eta Brinkolan. Larunbatean, 10:00etatik iluntzeko 20:00ak arte izango dira zabalik hauteslekuak eta igandean, 10:00etatik 16:00ak arte.

Bosgarren edukiontzia nahi dutenek boto-paper marroia aukeratu behar dute, eta atez atekoaren aldekoek zuria.

Prozesua Zumarragako notario baten zaintzapean egiten ari da.

Atez ateko sistemaren aurka 3.600 lagunen sinadurak lortu ostean deitu du herri-galdeketa Atez Ateko Kontrako Herri Plataformak. Horien arabera, galdeketak "argi utziko du bizilagunak Bilduk ezarri nahi duen sistemaren aurka daudela".

Koldobike Olabide bozeramaileetako batek esan duenez, galdeketan jendetzak parte hartzea espero du, "atez atekoaren aurka eta bosgarren edukiontziaren alde".

Halaber, "desobedientzia zibila" deitzen duten lehenak izan daitezke; izan ere, Olabidek esan duenez, emaitzei kasu egin ezean, "legazpiarrek inposaketaren aurka daudela azaltzeko desobedientziara joko dute".

Bestalde, Kepa Urzelai alkatearentzat galdeketa ez da garbia izango, "erroldatuta ez daudenek ere bozkatu ahal izango dutelako".

Herri-galdeketa Usurbilen

2010ko martxoan Usurbilgo herritarren % 55,8k atez ateko sistemaren aldeko boza eman zuen. Ondorioz, 2009an ezarritako sistemari eustea erabaki zuen Udalak. Galdeketa horretan usubildarren % 70,23k parte hartu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Legazpi albisteak Birziklatzea Goierri azken ordukoa