Gizartea -

Nafarroan

Gizonezko bat hil da Lodosan, traktorea iraulita

60 urteko gizonezkoa azpian harrapatuta geratu da, eta bertan hil da. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetan Lodosan, gidatzen zuen traktorea iraulita, azpian harrapatuta geratu ostean. Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, istripua Alcanadreko udalerrirako bidean jazo da.

Istripuaren lekura Lodosako suhiltzaile eta mediku talde bana bertaratu dira. Medikuek gizonaren heriotza egiaztatu dute eta suhiltzaileek, ordea, gorpua traktorearen azpitik atera dute.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Halaber, hilotza Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Erakundera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lodosa albisteak