Gizartea -

Istripua

Bi gazte Plentziako ibaira erori dira, auto batek aurretik eramanda

Gidariak positibo eman du alkoholemia-proban. Neskak ibai ondoko horma batean eserita zeuden autoa gainera etorri zaienean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 eta 23 urteko bi neska zauritu dira bart Plentzian, ibilgailu batek jo eta ibaira erorita. Gidariak positibo eman du alkoholemia-proban.

Ezbeharra gertatu denean bi gazteak ibai ondoko horma baten gainean eserita zeuden, beste bi mutilekin batera. Bi neskak ibaira erori dira, hondarrez betetako zona batera.

Suhiltzaileak bertaratu behar izan dira bi neskak erreskatatzeko. Lau gazteak Gurutzetako eta Basurtuko ospitaleetara eraman dituzte, baina ez omen dituzte zauri larririk.

Ertzaintzak atxilotuta eraman du gidaria, edanda zegoela egiaztatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Plentzia argazkiak Ibaien azken ordukoa