Gizartea -

Sutea

Sutea izan da Legazpiko Cie Automotive lantegian

Lantegiko prentsa batean sortu da sua eta ez da zauriturik izan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako suhiltzaileek Legazpiko Cie Automotive lantegian sortu den sutea itzali dute arratsaldean. Segurtasun Sailak eta suhiltzaileek adierazi dutenez, sutea makina batean sortu da eta ez da zauriturik izan.

Arratsaldeko sei eta erdietan izan da gertaera, eta ordu erdi beranduago sua itzalita zegoen. Hala ere, suhiltzaile talde lantegian geratu da.

Sutea lantegiaren barruko aldean dagoen prentsa batean sortu da. Suhiltzaileak bertara heldu direnean langile guztiak kanpoan zeuden.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Legazpi azken ordukoa