Gizartea -

'Ahora'

Eguraldia lagun, milaka euskaltzale hurbildu da Kilometroak jaira

Tolosako Laskorain ikastolak aurrikusitakoa zeharo bete du Gipuzkoako ikastolen festa handiaren egunean, eguraldiaren laguntzarekin.

Jendetza bildu da Gipuzkoako ikastolen aldeko festan

3:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kilometroak 2013ko jaiak Gipuzkoan gaur, igandea, izandako eguraldi atsegina (aurreko goizaldeko zaparraden ostean) izan du lagun eta aurrikusitako helburuak zeharo bete ditu.

Laskorain aurtengo jaia antolatu duen ikastolatik jakinarazi dutenez, milaka eta milaka lagun hurbildu da Tolosako ikastolaren inguruan prestatutako zazpi kilometroko ibilbidera, besteak beste, musika eta kultura ikuskizunez gozatzeko.

2.500 bat boluntariok euren ekarpena egin dute ibilbidearen zortzi guneetan, aparkalekuetan, txosnetan eta produktuak saltzeko guneetan aparteko gertaerarik ez izateko, eta horrela espero zuten dirua biltzen ere lagundu dute.

Kilometroak 2013 Laskorain ikastolak antolatutako hirugarrena da, eta 'Ahora' leloa aukeratu dute aurtengo festarako, euskara denon ahotara heltzeko helburuarekin.

Laskorain ikastolak Orioko ikastolari luzatu dio lekukoa, berari egokitu baitzaio 2014ean Kilometroak jaia antolatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kilometroak albisteak