Gizartea -

Zallako hilketa

Zallako parrizidak ospitalean jarraitzen du, larri

Amari alta eman diote igandean, gasa arnasteagatik ospitaleratu ostean. Emakumeak 80 urte ditu.

Zallako parrizidak 84 urteko aita hil zuen. EiTB.
Zallako parrizidak 84 urteko aita hil zuen. EiTB.
Zallako parrizidak 84 urteko aita hil zuen. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zallako ustezko parrizidak ospitalean jarraitzen du, osasun egoera larrian. Ustez, gizonezkoak aita hil zuen larunbatean, eta, ondoren, bere burua trenbidera bota zuen. Ama ere ospitalera eraman behar izan zuten gasa arnasteagatik, baina alta eman diote jada.

Ustezko hiltzaileak (52 urte) arazo psikikoak ditu. Gurutzetako Ospitaleko suspertze-atalean dago, egoera larrian, trenak Bolunburu geltokian harrapatuta eragindako zaurien ondorioz.

Segurtasun Sailaren arabera, parrizida atxilotuta dago, aita hiltzea egotzita.

Gertaerak Zallako bizilagunak astindu ditu, eta Udalbatzak komunikatua atera du gertatutakoa deitoratu eta familiari elkartasuna agertzeko.

Amari (80 urte) alta eman zioten igande arratsaldean, gasa arnasteagatik artatu ostean. Gas isuriaren berri ustezko hiltzaileak berak eman zion Ertzaintzari.

Epaileak sumarioaren sekretua agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Zalla azken ordukoa Giza hilketak Enkarterri gaur