Gizartea -

Desagerpena

Ortuellan desagertutako aitona onik aurkitu dute Supersur errepidean

Larunbatean desagertu zen aitona Ortuellan. Ertzaintzak onik aurkitu du Supersur errepidean oinez zihoanean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Ortuellan desagertutako 82 urteko aitona aurkitu du arratsaldean Ertzaintzak AP-8 aurobidean. Bilbo parean, Supersur errepidean, oinez zihoan aitona Ertzaintzak aurkitu duenean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, arratsaldeko seiak aldera aurkitu dute gizonezkoa, Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidean.

Egoera onean aurkitu dute eta Gurutzetako erietxera eraman dute azterketa egiteko.

82 urteko aitona larunbatean desagertu zen Ortuellan. Ordutik, Ertzaintza, Ortuellako udaltzaingoa, Gurutze Gorria eta DYA desagertutakoaren bila ari ziren. Lanak Euskao Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak kudeatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Ortuella Desagertutako pertsonak gaur AP8 Pertsona edadetuak Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea