Gizartea -

Zaborren bilketa

Zaborrak biltzeko sistema mistoa abian da Legazpin

3.196 familietatik, 871k atez atekoa erabiliko dute eta 2.325ek bosgarren edukiontzia. Sei hilabete barru sistemaren lehen balorazioa egingo du Udalak.

Kepa Alzelaik eta Iñaki Errazkinek Legazpin ezarritako sistema mistoa erakutsi dute
Kepa Alzelaik eta Iñaki Errazkinek Legazpin ezarritako sistema mistoa erakutsi dute
Kepa Alzelaik eta Iñaki Errazkinek Legazpin ezarritako sistema mistoa erakutsi dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaborrak biltzeko sistema mistoa gaur jarri da abian Legazpin. Sistema mistoak atez atekoa eta bosgarren edukiontzia uztartzen ditu. Udalerriko 3.196 familietatik, 871k atez atekoa erabiliko dute eta 2.325ek bosgarren edukiontzia.

Kepa Urzelai Legazpiko alkateak prozesua "ilusioz" hasi dutela adierazi du eta bizilagunak zoriondu ditu. "Herritarren %90 sistema berria erabiltzeko edukiontziak jasotzera gerturatu da", gaineratu du. Prentsaurrekoan Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen ahaldunak ere parte hartu du.

Urzelaik ezagutzera eman dituen arabera, 3.196 familietatik, 871k atez atekoa erabiliko dute eta 2.325ek bosgarren edukiontzia. Atez ateko sistema aukeratu duten bizilagunek astearte, ostegun eta igandetan atera beharko dituzte edukiontziak.

Gainerako zaborra atez atekoa erabiliz aterako da udalerri osoan. Bizilagunek kalean jarri dituzten zintzilikarioak erabili beharko dituzte eta edukiontziak asteazkenetan atera beharko dituzte. Edukiontziak arratsaldeko zortziak eta gaueko hamarrak eta erdiak artean atera beharko dituzte.

Pardelak atera ahal izateko edukiontzia eskatu duten bizilagunek postaz jasoko dute txartela. Bien bitartean, edukiontzi berdea erabili ahal izango dute. Txartelak prest daudenean, Legezpiko puntu ezberdinetan 11 edukiontzi gris jarriko dituzte. Datorren astean banatuko dituzte txartelak.

Sei hilabete barru sistemaren lehen balorazioa egingo dutela adierazi du Urzelaik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Legazpi albisteak Ekologia azken ordukoa Birziklatzea Euskadin Goierriko albisteak