Gizartea -

Nafarroa

20 urteko kartzela-zigorra ezarri du epaileak Lodosako hilketagatik

Jose Jimenez Jimenezen hilketaren auzian epaimahaiak Antolin Romero Lacarra erruduntzat jo zuen, eta orain epaileak zigorra zehaztu du.

2011ko ekainean izan zen Jose Jimenez lodosarraren hilketa, eta orain ezarri dute zigorra. EiTB
2011ko ekainean izan zen Jose Jimenez lodosarraren hilketa, eta orain ezarri dute zigorra. EiTB
2011ko ekainean izan zen Jose Jimenez lodosarraren hilketa, eta orain ezarri dute zigorra. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak 20 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Antolin Romero Lacarrari maltzurkeriaz eta ankerkeriaz hilketa egiteagatik. Jose Jimenez Jimenezen kontra eskopeta batekin hiru tiro egin zituen Romerok, 2011ko ekainaren 1ean, Lodosan.

Urriaren 25ean, sei gizonezkok eta hiru emakumezkok osatutako epaimahaiak erruduntzat jo zuen akusatua. Antolin Romerok (33 urte) hiru tiro egin zizkion Jose Jimenezi (26 urte).

Epaiketan, Antolin Romerok onartu egin zuen biktima tirokatu izana, eta bere onetik aterata egin zuela azaldu zuen. Halaber, Romeroren esanetan, "beldurra" sentitzen zuelako zeraman eskopeta autoan.

Epaimahaiaren erabakia ezagutu ostean, Fiskaltzak 22 urteko espetxealdia eskatu zuen, eta akusazio partikularrak, aldiz, 25 urtekoa. Defentsak, bestalde, 17 urte eta 8 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa albisteak Gaurko azken orduko albistea Erailketak albisteak