Trafikoa -

Trafikoa

Auto-ilara luzeak izan dira AP-8an, Iurreta parean

Autobus batek eta hiru autok elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei, Bilborako noranzkoan, itxita egon dira bi orduz.

Istripua Iurretan
Istripua Iurretan
AP-8an istripua izan da Iurretan

0:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autobus batek eta hiru autok elkarren kontra jo dute AP-8 autobidean, Iurreta parean, ordainlekua pasatu eta berehala. Ondorioz, bi errei itxi bejar izan ditu Ertzaintzak, Bilborako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira bi orduz.

08:00etan izan da istripua, eta Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu. Antza, txingor-zaparrada bat bota du ordu horretan, eta baliteke horrek eragin izana ezbeharra.

10:30ean etorri da egoera bere onera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Iurreta albisteak Durangaldea