Gizartea -

Gertakaria Gipuzkoan

44 urteko gizon bat hil da sute batean, Legazpin

Ezbeharra Barrio de San Juan kaleko etxebizitza batean gertatu da. Antza denez, sua egongelan piztu da; izan ere, sofa kiskalita zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

44 urteko gizon bat hil da gaur Legazpin (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktimaren etxebizitzan sutea piztu da.

Ezbeharra 20:00ak aldera Barrio de San Juan kaleko etxebizitza batean gertatu da. Antza denez, egongelan piztu da sua; izan ere, sofa kiskalita zegoen, suhiltzaileen iturriek azaldu dutenez.

Gizona beste gela batean zegoen, ohe batean etzanda.

Heriotzaren arrazoiak oraindik ez ditu zehaztu, Segurtasun Sailak erantsi duenez.

Ezbeharraren ondorioz, kea eskaileretatik zabaldu da, baina ez dute eraikuntza hustu behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Legazpi azken ordukoa