Gizartea -

Mezua Castro epaileari

Nóos auziaren 'martirioarekin' amaitzeko eskatu du Errege Etxeak

Rafael Spottorno Errege Etxeko arduradun nagusiak ez du instrukzioaren amaierak Palmako dukeengan izan ditzakeen ondorioez hitz egin nahi izan.

Cristina infanta inputatau ala ez erabaki behar du Castro epaileak. Efe.
Cristina infanta inputatau ala ez erabaki behar du Castro epaileak. Efe.
Cristina infanta inputatau ala ez erabaki behar du Castro epaileak. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errege Etxeak Nóos auziaren instrukzioarekin amaitzeko eskatu du, prozesuak hiru urte bete dituela eta denbora horretan ateratako informazioak eta filtrazioak Errege Etxearentzat "martirioa" izan dela argudiatuta.

Adierazpenok Rafel Spottorno Errege Etxeko arduradun nagusiak egin ditu TVEn egindako elkarrizketa batean. Spottornok, hala ere, ez du instrukzioaren amaierak Palmako dukeengan izan ditzakeen ondorioez hitz egin nahi izan, baina "zenbait hipotesi" buruan dituztela aitortu du.

"Justizian konfiantza izan behar dugu. Guk magistratuaren erabakiak beti errespetatu ditugu. Eta eskatzen dugun gauza bakarra, prozesua azkar amaitzea da. Sumarioak hiru urte eman ditu zabalik. Egin beharreko guztiak egin dituztela uste dut, eta magistratua sumarioa ixteko moduan dagoela ematen du, hedabideek diotenaren arabera", esan du Spottornok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errege-etxe Iñaki Urdangarin albisteak